XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere hitzalditxoa bukatu zuenean osaba Kintin eta izeba Fanny odol tantarik gabe gelditu ziren.

Entzundakorik ezer ere ezin zuten sinestu.

Baina hala ere han zeuden hainbeste balio zuten paper haiek Gorkak berreskuraturik. Zoragarria zen.

Osaba Kintinek haur txiki bat balitz baino ere goxoago besarkatu zituen bere eskuko paperak. Ezin zuen sinestu.

Gorkak, berriz, Timek gizonak nola uxatu zituen eta aldegitea nola lortu zuten kontatu zuen.

- Begira, aita: zuk kanpoko haize hotzetan lo egineraziarren oraindik zure paperak berreskuratzen lagundu dizu eta gu salbatu gaitu - esan zion bere aitari begi urdin distiratsu haiek beregan ezarriz.

Aita egonezinez bezala zegoen.

Gorka eta Tim zigortzearen errudun sentitzen zen eta Roland jaunari buruz hark zuen arrazoia eta berak berriz hanka sartu zuen.

- Gorka gaixoa - esan zuen -. Eta Tim gaixoa. Ez dakizue asko nola sentitzen dudan.

Gorkak behin ere ez zuen bere errua aitortzen zuenari barkatu ezinik. Irribarre egin zion.

- Ez zaio axola - esan zuen -. Baina ez al zaizu iruditzen ni errurik gabe zigortua izan banaiz askoz gehiago zigortzea merezi duela Roland jaunak? Horixe merezi duela!.

- O, ederki ordainduko ditu, ez izan dudarik - agindu zion -. Orain ohean dago gaixorik.

- Ez dut uste hemen esandakorik entzungo zuenik, aldegiten saiatuko da bestela.

- Ezingo du - esan zion Gorkak -.